XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KontakizunaAustraliako kostaldeko hiri handi batean bizi zen Karlos.
Kanguruen, ardien eta behien herrialdean bizi zen arren, ozta-ozta ikusi zituen animalia hauetariko batzu.
Egun batean amak esan zion: - Uda zure osabaren baserrian igaroko
Osabak oso baserri handia zuen eta etxetxo batzu landu gabeko lurretan zeuden, sastraka artean.
- Iupiii!- oihu egin zuen Karlosek.
Horrela kanguruak, ardiak eta behiak ikusteko aukera izango dut!.
Amak barre egin zuen.
- Zaude bertara iritsi arte - esan zion.
Bidaia oso luzea izan zen eta gauez heldu ziren.
- Zuzenean ohera - esan zion Karlosi amak.
Bihar izango duzu astia dena ikusteko.
Karlos neka-neka eginik zegoen, baina ia ezin izan zuen lo egin.
Ia gau osoa eman zuen kirrinkak eta metal-hotsak entzuten.
Biharamunean osabak baserri osoa erakutsi zion eta Karlosek haize-errota handi bat eta ura ateratzean kirrinka batean ari zen punpa bat ikusi zituen.
Horrek eduki zuen itzarrik gau osoan.
- Gelditu egingo dugu apur batean - esan zuen osabak.
Itzali egingo dut.
- Ez nekien itzali eta piztu egin zitekeenik - esan zion Karlosek.
Karlosek alde batetik bestera pasa zuen egun osoa eta dena ikusten (buruak ematen al dizkizu zer gauza egingo zituen?), beraz gaua iristean erabat nekaturik zegoen.
Baina punpa berriro kirrinka eta txirrika hasi zen.
- Badakit - esan zuen Karlosek.
Jaiki zen ohetik, jantzi zituen zapatak eta kanpora irten zen.
(Ezetz igarri zer egin zuen!).
Biharamunean osaba umore txarrez zebilen.
- Ezin izan dut bainua hartu eta gosaltzerik ere ez dugu izango.
- Begiratu Karlosi eta bapatean barreari eman zion.
AriketakUra lurretik ateratzearen ideia soila aski zaila da haurrentzat eta seguraski ez dute ulertzen nola funtzionatzen duen punpak.
Halere, bi baso eta edateko lastoak ematen badizkiezue, erraz ikusten dute zer egiten duen punpak.
Lastoaz ura zurrupatzen dute, estaltzen dute lastoaren muturra mihiaz eta beste basora aldatzen dute ura.